XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. maila. Unitate bakoitzaren zehaztapenak

Jarduera :44

Orrialdea(k): 210

Jarduera-mota: Aplikazioa

Zailtasun maila: 2

Elkarketa: b

Helburu didaktikoa: Gaur egun gure gizarteetan dauden zenbait arazo (langabezia,baztertzeak...) grafikoen, diagramen, txostenen eta abarren bidez ezagutu eta egitura ekonomikoa sortarazten dituen arazoekin dituen auziekin erlazionatu, gertatzen ari diren arazo sozioekonomikoak ezagutzeko, interesa pizteko eta horiekin batera, gure gizartean baztertze prozesu batean daudenekiko elkartasuna eta enpatiazko jarrerak bultzatzeko.

Argibideak eta orientabideak: Jarduera hau aurrekoaren aplikazioa da eta ideiak ondo finkatzeko baliagarria izan beharko luke.

Haustura soziala

Jarduera: 45

Orrialdea(k): 210-211

Jarduera-mota: Informazioa

Zailtasun maila: 1

Elkarketa: b-T

Helburu didaktikoa: Gaur egun gure gizarteetan dauden zenbait arazo (langabezia, baztertzeak...) grafikoen, diagramen, txostenen eta abarren bidez ezagutu eta egitura ekonomikoa sortarazten dituen arazoekin dituen auziekin erlazionatu, gertatzen ari diren arazo sozioekonomikoak ezagutzeko, interesa pizteko eta horiekin batera, gure gizartean baztertze prozesu batean daudenekiko elkartasuna eta enpatiazko jarrerak bultzatzeko.

Argibideak eta orientabideak: Jarduera honek eta hurrengoak orain arte aztertutako guztia laburbiltzeko lagundu beharko liguke.

Honetan interesgarria zera da: orain arte baztertze egoera honetan asko ez badaude (gaude?) ere, badagoela horrelako egoerara erortzeko arrisku nabarmena eta larria; eta joerak aldatzen ez baditugu egoera honetan dagoen jende kopurua gero eta handiagoa izan daitekeela.

Jarduera: 46

Orrialdea(k): 211

Jarduera-mota: Aplikazioa

Zailtasun maila: 1

Elkarketa: t

Helburu didaktikoa: Gaur egun gure gizarteetan dauden zenbait arazo (langabezia, baztertzeak...) grafikoen, diagramen, txostenen eta abarren bidez ezagutu eta egitura ekonomikoa sortarazten dituen arazoekin dituen auziekin erlazionatu, gertatzen ari diren arazo sozioekonomikoak ezagutzeko, interesa pizteko eta horiekin batera, gure gizartean baztertze prozesu batean daudenekiko elkartasuna eta enpatiazko jarrerak bultzatzeko.

Argibideak eta orientabideak: Hau aurrekoaren aplikazioa da eta erantzun gisa hau proposatzen dugu:

INTEGRAZIO EGOERA: lan iraunkorra, familia eta auzoekiko harreman sendoak

URRITASUN EGOERA: lan eta gizarte babes aldakorra, auzo eta familiarekiko harreman ahulak

BAZTERTZE EGOERA: diru-sarrerarik eza, isolamendu soziala, gizarte babesik eza